XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza ttiki batean desobeditzeak ez du Jainko maitea, gauza haundi batean desobeditzeak bezenbat ofentsatzen.

Bekatu ttikiak, bekatu beniala du izena.

Bekatu haundiak bekatu mortala du izena.

Bekatu guziak itsusiak dire: bekatuak ikusi-ta, Jesusi biotz ilun-iluna egin zitzaion, hiltzeko heinean.

Hil bezpera aratsean, gizonen bekatu guziak ikusi-ta, Jesusi odolezko izerdia etorri zitzaion gorputz guzitik.

3- Zer bilakatzen da bekatu mortal bat egiten duena? Haur tzar bat bilakatzen da: zeruko Aitarekin makurtzen da.

Haren biotzak ez du geiago maite Jainko maitea, haurrak aita maite izaten duen bezala.

Trinitate Saindua biotzetik igortzen du; ez du geiago Jainkoaren haurra deitzea merechi.

Ez da geiago graziazko estatuan.

4- Zer gertatzen zaiote, Jainkoarekin makur hiltzen direneri? Familiatik kanpo dire: ifernurat gaten dire.

Ifernuan sofritzen da, Jainko maitearen eta haren familiatik berech izateaz.

Bertzalde, sekulan hiltzen ez den suan erretzen da.